Harrika taldea

 



 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aipatzekoak  dira izan ditugun 
kolaborazioak:
  • Xavi Sarrià, Miquel Ramos eta Miquel Gironès (Obrint Pas): Xavi-k “Dos fronts oberts” abestiaren katalanezko zatia idazteaz gain, Miquel Ramos-en ahotsekin batera bere ahotsa sartu du Euskal Herria eta Herrialde Katalanen arteko elkartasunaren omenez egindako abesti honetan. Bestalde, Miquel Gironès-ek, Obrint Pas taldearen izaeran ezinbestekoa bihurtu den dolçaina grabatu du.

 

  • Mikel Moreno (Kauta): Bere ahots goxo bezain latzarekin oso kutsu pertsonala eman dio “Ez dut ahaztuko” kantuari. Bertan, euskal presoek eta haien senide nahiz lagunek jasan behar izaten duten sakabanaketari buruz mintzatzen gara.

 

  • Koldo Soret (Surfin kaos): Hitzek diskari ezarritako giro iluna pixka bat argitzen duen abesti honetan Koldoren ahots bereziaz baliatu gara kantuari indar gehiago emateko berak soilik dakien moduan. Abesti hau da seguruenik diskako potenteena.

 

Diseinua eta bideoklipa:
ARKATZBAKAR STUDIO 
(rktzbkr.mikel@gmail.com)


Obrint Pas-en grabaketa:
Estudis Tabalet (Alboraia,Valencia)

 

1-Harrika
2-Gaztaro bideratua
3-Dos Fronts oberts
4-Duerme bien
5-Ez dut ahaztuko
6-Zentsuraren sugarretan
7-Itzaletan
8-Gauero
9-Hurrenarte
10-Hamar urteko gizona
Itzaletan,  hau da gure lehen diskari eman 
diogun izena. 2007ko apirilean grabatu  
genuen Andoaingo Garate estudioetan Haritz
Harreguy teknikariarekin  eta bertan gure
inguruko errealitatea islatzen duten 
punk-rock  melodikoz jantzitako 10 kantu 
eta bideo-klip bat aurkitu daitezke.